Ainhoa Garmendia Legorretan jaio zen. Akordeoia (Pello Ramirez), Kantua (Amalia Ibañez-Oroith Abesbatza) eta pianoa Oridizian ikasi ondoren, Orfeoi Donostiarraren Kantu eskolan sartu zen kantua ikasteko asmotan (Almudena Ortega). Ondoren, Madrilgo goi mailako Kantu Eskolan jarraituko du (Manuel Cid). 1997 eta 1998an Vienako Universität für Musik und Darstellende Kunsten ikasten jarraitzen du (Elena Lazarska).


    Nazio eta nazioarteko hainbat lehiaketetan saritua suertatu ondoren, Ainhoa Garmendia, Marsillako CNIPAL zentruan onartzen dute, non 2 urtetan kantuko errepertorioa prestatuko duen.


    2001etik 2009rarte, Leipzig-eko Operan solista moduan kontratatua egon zen, non besteak beste honako operetan parte hartzen duen: Susanna (Le Nozze di Figaro), Marzelline (Fidelio), Ännchen (Freischütz), Lisa (La Sonnambula), Musetta (La Bohème), Aspasia (Temistocle) Pamina (die Zauberflöte).


Aldi berean, Lausanne-ko Operan (Micaela - Carmen), Toulouseko Capitolio Teatroan (Aspasia - Temistocle), Marseillako Operan (Marzelline - Fidelio) eta Vlaase Operan (Susanna - Figaro) abesten du lehen aldiz.


    2006an eta 2007an, Despina (Così fan tutte) izango da, Inglaterrako Glyndebourneko Festivalen et Royal Albert Hall auditorioan, Ivan Fischer-en zuzendaritzapean. Geroago, Barzelonako Gran Teatro del Liceun, Servilia (La Clemenza di Tito) eta Susanna (Figaro) abestuko ditu.


  

    2007an eta 2008an Bartzelonako Gran Teatro del Liceun Servilia (Clemenza di Tito) eta Susanna (Le nozze di Figaro), Anberesko Operan Susanna (Le nozze di Figaro) Madrilgo Teatro Realean izango da non Servilia (la clemenza di Tito) eta Eurydice (Orphée et Eurydice) Juan Diego Florez tenorearekin (CD live).


    2009an, izugarrizko arrakasta izan zuen berriro Glyndebourneko Festivalean, estreinuaren egun bat lehenago iritsi eta Adinaren paper printzipala, Donizettiren L’elisir d’amoren abestu ondoren.


    2011/12 an Norina (Don Pasquale) abestu zuen Glyndebourn on tour-en eta Musetta (La Bohème) eta Susanna (Figaro) Gran Teatro del Liceun. Kontzertu batean ere hartu zuen parte Padova-n (Italia), Missa Solemnis, Beethoven-ena abestuz, Szolt Hamar-en zuzendaritzapean.


    Besteak beste, honako zuzendariekin abestu du :  Jesús López Cobos, Mauricio Benini, Christophe Rousset, Ottavio Dantone, Ros Marbá, Julia Jones, Herbert Blomstedt, Ivan Fischer, Giuliano Carella, Frank Beerman, Fisher Fish, Pablo González, Miguel Ángel Gómez Martínez,  Víctor Pablo Pérez, Alvaro Albiach, Miquel Ortega, Antonello Allemandi, Robin Ticciati, Enrique Mazolla,  etc..


    2012ko Martxoan Fiordiligi-ren papera abesten du lehendabiziko aldiz.Hurrengo proiektuetan Susanna (Le nozze di Figaro) Bogotá (Colombia) -ko Operan eta Micaela (Carmen) Seoul (Corea)-ko Operan besteak beste.


    2013an Violetta-ren papera La Traviata operan, Espainia eta Frantziako teatro askoetan abesten du. Batik bat, Massy (Paris)-ko teatroan, non izugarrizko arrakasta izan zuen.


    2014ean, Opus Liricak organizatutako lehenengo produkzioan hartzen du parte, L’elisir d’amoren, Adinaren papera abesten, Donostiako Kursaalean eta Zaragozako Teatro Principal-ean (Opera de Aragon-ekin koprodukzioan).


2016ean Violetta-ren papera (La Traviata) interpretatuko du Kursaal Auditorioan, Kursaal Eszena programazioaren barne eta Norina (Don Pasquale) Donostia Kulturako programazioaren barne Victoria Eugenia Antzokian.


copyright © Ainhoa Garmendia 2010

        Biography    Calendar    Repertoire    Discography    Gallery    Multimedia    Press   Contact